Marrazketatik oliora eta akuarelara, gero ohialean margogintza eta, eboluzio natural gisa, zeta iritsi zen. Ikasketa prozesu honetan, etapa gero eta konplexuagoekin, materiale arruntetatik ehun nobleetara pasatzeko prozesuan alegia, ia ohartu gabean egon naiz.

Zetan egindako margoketa oso moldakorra da, teknika anitzekin, bastidorea edo pintzela behar ez duten teknika abstraktoekin hasita eta xehetasuna zaintzen duen margogintza naturalistarekin bukatzeko. Zetarekin era askotara lana egiten duten artista eta astisau asko dago eta horien artean nire lanarengan  influentzia handia izan duen Ute Patel-Missfeldt da: bere irudiak alaiak dira eta humore zentzu handia erakusten dute, irudi horiek neure atentzioa harrapatu zuten eta bere liburu batzu irakurri ondoren, berak asmatu duen kristalean era naturalistan margotzeko teknika aurkitu nuen.

Zetari kolorea emateko teknika sorta handiaren beste aldean Shiboria dago: duela 1.200 urte Japonian asmatu zen tindaketa teknika. Diseinuek hunkitu ninduten eta segituan hasi nintzen liburu eta informazioaren bila hura menperatzeko. Teknika honen magia zer da: egindakoaren itxura zeta zabaldu arte ezin dudala guztiz jakin, emozioa gehitzen dio, hori bai, piskanaka nahi dudana lortzen dut.

seda banner vertical

Etsy

Donostia Market Plaza

Gora joan