Ahal dudan bakoitzean neure herriko kulturetxean lagun artean margotzen dut. Haiek, nik bezala, hura dute margotzeko eta, noski, solasaldian egoteko une berezia.
Bertan katedrala eta kriptaren koadroen seriea margotzen nuela (ikus alboetan), gelan sartzen nintzen bakoitzean beste ikastaro batetako haurrak eztabaidan ikustea oso dibertigarria iruditzen zitzaidan: koadroen aurrean gauza berriak ote zeuden begiratzen zuten bata besteari erakusteko. Gauza txikiak margotzea eta xehetasunak kontuz erakustea atsegin dudanez, zaila zuten elementu berrien aurkipena ez banien laguntza piska bat ematen, aurkikuntza berri bakoitzarekin, fauno bat edo gargola bat esate baterako, txundituta geratzen ziren neure azalpenak entzuten eta noizean behin zer sartu ere gomendatzen zidaten.
Haiei bezala neuri ere xehetasun askoren bila ibili behar naizen koadroak gustatzen zaizkit, horregatik agian gehien inspiratu nauten margolariak Salvador Dalí, René Magritte, El Bosco eta Pieter Brueghel Zaharra dira.
Txoko hau ere aprobetxatu nahi dut margogintza taldekideei eta bereziki, Juan Berrospe, geure irakasle eta gidariari, Margogintzan pasatzen ditugun une paregabe horiek eskertzeko.