Margogintzari esker Munduko ia edozein lekutan gustora nago, nahiz eta teknika guztiak nahi bezain garraiagarriak ez diren: ez da bat ere erosoa olioen maletarekin han-hemenka ibiltzea, bainan postal baten tamainuko koadernotxo bat eta akuarela sorta bat erraz sartzen dira poltsan. Familiari bisita egiterakoan ere ezin dut margorik gabe ibili; neure semebitxiari erdi aroko azokak izugarri gustatzen zaizkio, Alemanian dagoen Telgte herriko erdi aroko azoka famatura joan ginenean zaldunen kanpalekuarekin txundituta geratu zen: su erraldoien inguruan dendetan eta edonon gauza interesgarriak zeudela. Zaldun baten benetazko kazketa probatzea naiz eta pisua eta handia izan. Zer izan daiteke 6 urtetako haur batentzat hunkigarriagoa!
Egun horren oroimenek ezin zuten falta eta CD batean gordeta dituen hamaika argazki egin genituen. Neure aldetik zaldun bat, bere kazketa eta lumak zituela, akuarela batean margotu nion. Ederrena bere erreakzioa izan zen, ze akuarela ikusi ondoren, nirekin margotu nahi zuela esan zidan eta zenbait arratsalde elkarrekin pasa genituen Erdi Aroko gauzak burutatzen.
Akuarela medio arina eta margotzeko era nahiko azkarra da, ez du gauza askoren beharrik eta edozein lekutan praktikatu daiteke. Neure lanagatik bidaietan denbora asko pasatzen dut eta akuarelari esker margoketarekin jarraitu dezaket unetxo bat dudan bakoitzean. Abere basatien ilustrazio errealistak bereiziki maite ditut.