Gaztaroko ikastetxerako etxeko lan gisa egin nituen marrazki batzuk gordetzen ditut oraindik: nire lehen marrazki sorta izan zen, "Eskola denboraren igarotzearekin" izena eman nion eta oso harro sentitu nintzen nire irakasleak 16 urterekin fortuna txiki iruditu zitzaidan diru kopurua eskeini zidanean haien truke.
Ez nintzen Arte Ederrak ikastera ausartu, hala ere marrazketan eta margoketan beti aurkitu izan dut neure aparteko mundua. Urte askotan olioa erabili dut margotzeko, bainan paretan lekua bukatzen zen ehinean beste teknikatan ere hasi naiz lanean.
Ohiala margoketa aurkikuntza ikaragarria izan zen: galtza edo alkandora batzuei bizitza berri bat emateko era bikainza suertatu zen. Saiotan luze ibili ondoren eta beti materiale berriekin esperimentutan, zetara iritsi nintzen.
Zetan margotzeak akuarelarekin zer ikusi handia du. Akuarela, lan kontuak zirela medio, bidaiatzen hasi nintzenenan aurkitu nuen: akuarela eta paper batzu edozein maletatan sartzen bai dira.
Gutxi gora behera 13 urte daramazkit zeta margotzen eta tindatzen, duela gutxira arte plazer pribatua zen, erabilpen pertsonalera mugatuta lagun eta senideei opariak egiteko.
2013 urtean hasi nintzen ene zetazko lanak saltzeko aukerak aztertzen. Zenbait museo eta dendatan ikerketa egin nuen eta Getariako Balenciaga Museoan neure lana atsegin zutela esan zidatenean eta eredu batzu eskatu zizkidatenean, zeta eta ehun artisautzara profesionalki dedikatzeko erabakia hartu nuen. Bide berri honi 2013 urteko Errenterian ospatu zen 35. Euskal Herriko Eskulangintza Azokan hasiera eman nion.
Webgune honetan nere grinaren eredu txiki bat aurkituko duzu, atsegingo duzula espero dut, eta idatzi nahi badidazu, zure eritzia pozez hartuko dut.