Marrazketatik oliora eta akuarelara, gero ohialean margogintza eta, eboluzio natural gisa, zeta iritsi zen. Ikasketa prozesu honetan, etapa gero eta konplexuagoekin, materiale arruntetatik ehun nobleetara pasatzeko prozesuan alegia, ia ohartu gabean egon naiz.

Zetan egindako margoketa oso moldakorra da, teknika anitzekin, bastidorea edo pintzela behar ez duten teknika abstraktoekin hasita eta xehetasuna zaintzen duen margogintza naturalistarekin bukatzeko. Zetarekin era askotara lana egiten duten artista eta astisau asko dago eta horien artean nire lanarengan  influentzia handia izan duen Ute Patel-Missfeldt da: bere irudiak alaiak dira eta humore zentzu handia erakusten dute, irudi horiek neure atentzioa harrapatu zuten eta bere liburu batzu irakurri ondoren, berak asmatu duen kristalean era naturalistan margotzeko teknika aurkitu nuen.

Zetari kolorea emateko teknika sorta handiaren beste aldean Shiboria dago: duela 1.200 urte Japonian asmatu zen tindaketa teknika. Diseinuek hunkitu ninduten eta segituan hasi nintzen liburu eta informazioaren bila hura menperatzeko. Teknika honen magia zer da: egindakoaren itxura zeta zabaldu arte ezin dudala guztiz jakin, emozioa gehitzen dio, hori bai, piskanaka nahi dudana lortzen dut.

Gaztaroko ikastetxerako etxeko lan gisa egin nituen marrazki batzuk gordetzen ditut oraindik: nire lehen marrazki sorta izan zen, "Eskola denboraren igarotzearekin" izena eman nion eta oso harro sentitu nintzen nire irakasleak 16 urterekin fortuna txiki iruditu zitzaidan diru kopurua eskeini zidanean haien truke.

Ez nintzen Arte Ederrak ikastera ausartu, hala ere marrazketan eta margoketan beti aurkitu izan dut neure aparteko mundua. Urte askotan olioa erabili dut margotzeko, bainan paretan lekua bukatzen zen ehinean beste teknikatan ere hasi naiz lanean.

Ohiala margoketa aurkikuntza ikaragarria izan zen: galtza edo alkandora batzuei bizitza berri bat emateko era bikainza suertatu zen. Saiotan luze ibili ondoren eta beti materiale berriekin esperimentutan, zetara iritsi nintzen.

Zetan margotzeak akuarelarekin zer ikusi handia du. Akuarela, lan kontuak zirela medio, bidaiatzen hasi nintzenenan aurkitu nuen: akuarela eta paper batzu edozein maletatan sartzen bai dira.

Gutxi gora behera 13 urte daramazkit zeta margotzen eta tindatzen, duela gutxira arte plazer pribatua zen, erabilpen pertsonalera mugatuta lagun eta senideei opariak egiteko.

2013 urtean hasi nintzen ene zetazko lanak saltzeko aukerak aztertzen. Zenbait museo eta dendatan ikerketa egin nuen eta Getariako Balenciaga Museoan neure lana atsegin zutela esan zidatenean eta eredu batzu eskatu zizkidatenean, zeta eta ehun artisautzara profesionalki dedikatzeko erabakia hartu nuen. Bide berri honi 2013 urteko Errenterian ospatu zen 35. Euskal Herriko Eskulangintza Azokan hasiera eman nion.

Webgune honetan nere grinaren eredu txiki bat aurkituko duzu, atsegingo duzula espero dut,  eta idatzi nahi badidazu, zure eritzia pozez hartuko dut.

seda pliegues color tejido (Davit Amunarriz)
Davit Amunarriz

Zetazko ehunak lehen aldiz aintzinako Txinan sortuak dira, zenbait aztarnek Kristo aurretik 3.000 urtearen ingurukoak direla erakusten dute. Bainan zetaren erabilpenaren ebidentzi tinkoenek Kristo aurretik 1.300 urteakoak dira. Kondairaren arabera, Txinako Xi Ling-Shi (Hsi-Ling-Shih, Lei-tzu) enperatrizak zetazko jantziak erabiltzen zituen.

Hasieran zeta Txinako familia inperialaren kideentzako bakarrik erreserbatzen zen, bai haiek erabili zezaten edo eta opari moduan eskeintzeko. Denborarekin zetaren erabilpena txinatar kulturan areagotu zen  eta produkzioa elkarrekin zabaldu zen bai geografikoki bai sozialki Asiako hainbat alderdietara iristeko. Zeta azkar bihurtu zen merkatariek asko estimatzen zuten luxuzko produktu alde batetik bere testura eta disdiragatik, eta beste aldetik eskuratzeko eta garraiatzeko erraza zelako. Horregatik eskaintza handia izatera iritsi zen eta industri aurreko aroaren nazioarteko merkataritzaren oinarrizko produktuak bilakatu zen.

2.007. urtean Jiangxi probintziko hilobi batean arkeologo batzuek jantzi baten aztarnak aurkitu zituzten, bere zetazko zuntzak estuki ehundutak eta tindatutak zeuden, ekialdeko Zhou dinastiaren garaikoak ziren eta 2.500 urte inguru zituzten.

Erdia aroan serikultura Europara etorri zen, hala eta guztiz ere, Asian izan du garapenik handiena.

Zetaren produkzioaren prozesua tximeletaren 7 egunetan zehar 300 eta 600 arraultza bitarteko erruketarekin hasten da. Bertatik jaiotzen diren arrek morera osto pila jan behar dute 32 egunetan helduak izatera iristeko.

Zetaren irundegia kapulua hariltzean datza, artilezko mataza batekin egingo genukeen bezala. 90º dagoen uretan murgiltzen dira kapuluak, gero orrazten dira hariaren muturra aurkitzeko eta zortzinaka elkartzen dira 40/50ºtan dagoen uretan.

Zeta hari baten luzera 600 a 1.200 metro bitartean dago, batzuetan 4.000 metroetara iritsi daiteke.

Zeta filamentu natural jarraitua da, Naturak eskeintzen duen ehunduta dagoen zuntza bakarra, zuntz solidoa da eta diametro erregularrarekin.

Ahin garestia dan zuntza izanda, ahalik eta gehien aprobetxatzen da, horregatik, behin haria harilduta dagoela, soberakinak birprozesatzen dira berriz ere harildutak izateko eta honen soberakina guatak eta betegarriak egiteko erabiltzen da.

Zeta zuntz jarraitua, mehea eta distiratsua da, mendeetan zehar zuntz guztien erregina kontsideratu da:  iraganean ahin arraroa zen zeta ze luxuzko artikulu preziatuzat zuen jendeak.

Zetaren zuntzek sekzio hirukiarra dute ertza borobilduekin.

Ezaugarritasun honengatik argia angelu desberdinetan isladatzen du, zetari distira berezi bat emanez.

Testura leuna eta laua du, ez da labaingarria, zuntz sintetikoak ordea bai dira.

Beste zuntzek ez duten ezaugarri sorta berezia biltzen du: ukimen lehorra, distira naturala, hezetasunaren absortzio zuzena, jauskera ona, erresistentzi handia, hipoalergenikoa.

Zeta zuntz natural sendoenentakoa da, bainan bere indarraren %20ra arte galdezake hezea badago. Arkatz baten lodiera duen zeta hari batek hegaz dabilen Boeing 747 hegazkin bat geldiarazi dezakeela esaten ohi da.

Bere elastikotasuna gutxi edo moderatua da: indar muga bat gainditzen bada luzatzen denean denbora behar du jatorrizko forma berreskuratzeko.

Eguzki argiarekiko sentikorra da, bere egitura ahuldu daiteke Eguzki argipean. Intsektuen eragina ere oso kaltegarria ian daiteke, batik bat zikina dagoenean, kontuz sitsekin.

Azalaren kontaktuan hasieratik berotasun sentsazioa ematen du; jauskera beste edozein zuntzarena bainon hobeagoa da; azidoak ondo jasatzen ditu baina ez alkaliak: kloroak mina egiten dio eta ur oxigenatuarekin zuritzen da.

Ondo zaintzen dan bitartean, zeta ehun natural oso iraunkorra da.

Garbiketa

Margotutako zetak eskuz garbitu daitezke, ur hotzean, igurtzi gabe eta bihurtu gabe, zetarentzako edo artilearentzako bereiziak diren detergenteekin. Ez utzi gehiegi zikintzen, honela garbiketa arin batekin aski da. Ez utzi uertan. Garbitzen dan lehengo alditan piska bat margultzea normala da, ehunak xurgatu ez duen sobratzen dan margoa da.

Koloreak berriro biziak izan daitezen, bota kolore gabeko ozpin piska bat azken urberritzeari. Ehunak ikuitu ez daitezen komenigarria da koloreak batetik bestera pasa ez daitezen. Garbiketaren ondoren jarri zeta eskuzapi batean jarri hezetasuna kentzeko eta plantxatu segituan. Blusa edo alkandora baten kasuetan, eskuzapia ere tartean jartzea komenigarria da. Lehorrean ere kontu handiz garbitu daiteke kolore metalikoak ez dituzten zetak.

Lehorketa

Zeta lehortzeko ez da bihurtu behar, ez iraulkatu eta ezin da lehiorgailu bat erabili. Sistema ona bi eskuzapien artean jartzea da horizontalki bere kasa lehortzen uzteko. Lurrinarekin finkatutako margoekin margotutako zetaren kasuan ez utzi inoiz zapien aurpegi desberdinak elkarren artean ikuitzen marguldu daitezkeelako.

Lisaketa

Zeta hobeto plantxatzen da heze xamar dagoenea. 100º eta 160º bitartean, presio gehiegi egin gabe eta ahalik eta azkarren.

Gordetzen

Tolestuta baino, hobe da biribilkatuta gordetzea zuntzek tolestura jasan ez dezaten, honela puskatzearen arriskua txikituko da. Arrazoia berdinagatik zetazko zapiak erabiltzen dituzunean ez itzazu gehoegi estutu.

Zeta denbora luzez gorde behar baduzu, babestu argiaz eta intsektuez.  Gorde biribilkatuta tutu batean eta leku fresko eta lehor batean, plastikorik ez erabili.

Orokorrean denok dugu desberdinak izateko gogo piska bat, puntu bereizi bat. Neure erropa margotzen hasi nintzen dendan erosten nuenaren berdintasun gogaikarriaz aldentzeko, gaur egun pertsonalizatu edo ingelesez “kustomizatu” esaten dana.

hojaDuela urte batzu neure galtza margotuak ikusi zituen lankide batek mesedetxo bat eskatu zidan: galtza berri pare baten gainean lixiba tanta bat erori zitzaion eta salba niezazkiokeen galdetu zidan. Haritza  hosto bat margotu nion eta hainbeste atsegin zuen ze horrekin bat zetorren alkandora bat erosteko asmoa zuela esan zidan.

Zuhaitzen hostoak askotan erabili izan ditut eta batzuetan aurpegi bat azaltzen da hostoen artea: ingelesez “greenmen” deitzen dituzte.

Ahal dudan bakoitzean neure herriko kulturetxean lagun artean margotzen dut. Haiek, nik bezala, hura dute margotzeko eta, noski, solasaldian egoteko une berezia.

Bertan katedrala eta kriptaren koadroen seriea margotzen nuela (ikus alboetan), gelan sartzen nintzen bakoitzean beste ikastaro batetako haurrak eztabaidan ikustea oso dibertigarria iruditzen zitzaidan: koadroen aurrean gauza berriak ote zeuden begiratzen zuten bata besteari erakusteko. Gauza txikiak margotzea eta xehetasunak kontuz erakustea atsegin dudanez, zaila zuten elementu berrien aurkipena ez banien laguntza piska bat ematen, aurkikuntza berri bakoitzarekin, fauno bat edo gargola bat esate baterako, txundituta geratzen ziren neure azalpenak entzuten eta noizean behin zer sartu ere gomendatzen zidaten.

Haiei bezala neuri ere xehetasun askoren bila ibili behar naizen koadroak gustatzen zaizkit, horregatik agian gehien inspiratu nauten margolariak Salvador Dalí, René Magritte, El Bosco eta Pieter Brueghel Zaharra dira.

Txoko hau ere aprobetxatu nahi dut margogintza taldekideei eta bereziki, Juan Berrospe, geure irakasle eta gidariari, Margogintzan pasatzen ditugun une paregabe horiek eskertzeko.

Margogintzari esker Munduko ia edozein lekutan gustora nago, nahiz eta teknika guztiak nahi bezain garraiagarriak ez diren: ez da bat ere erosoa olioen maletarekin han-hemenka ibiltzea, bainan postal baten tamainuko koadernotxo bat eta akuarela sorta bat erraz sartzen dira poltsan. Familiari bisita egiterakoan ere ezin dut margorik gabe ibili; neure semebitxiari erdi aroko azokak izugarri gustatzen zaizkio, Alemanian dagoen Telgte herriko erdi aroko azoka famatura joan ginenean zaldunen kanpalekuarekin txundituta geratu zen: su erraldoien inguruan dendetan eta edonon gauza interesgarriak zeudela. Zaldun baten benetazko kazketa probatzea naiz eta pisua eta handia izan. Zer izan daiteke 6 urtetako haur batentzat hunkigarriagoa!

Egun horren oroimenek ezin zuten falta eta CD batean gordeta dituen hamaika argazki egin genituen. Neure aldetik zaldun bat, bere kazketa eta lumak zituela, akuarela batean margotu nion. Ederrena bere erreakzioa izan zen, ze akuarela ikusi ondoren, nirekin margotu nahi zuela esan zidan eta zenbait arratsalde elkarrekin pasa genituen Erdi Aroko gauzak burutatzen.

Akuarela medio arina eta margotzeko era nahiko azkarra da, ez du gauza askoren beharrik eta edozein lekutan praktikatu daiteke. Neure lanagatik bidaietan denbora asko pasatzen dut eta akuarelari esker margoketarekin jarraitu dezaket unetxo bat dudan bakoitzean. Abere basatien ilustrazio errealistak bereiziki maite ditut.

 

Guztiok marraztu dugu ikastolan geundenean: hasieran ondo pasatzeko marrazten genuen, gero perspektiba, marrazketa teknikoa edo kaligrafia ikasteko, eta ia guztiok marrazteari uzten diogu ikastolatik irtetzean, ni ez naiz salbuespena.

Betirako marrazketa eta margogintza alde batera utz nituen neure herriko arte elkartean aste buru bateko “biluzien marrazketa modeloarekin” izena zuen ikastaro baten aurkitu nuen arte. Beste planik ez nuen eta gaia interesgarria iruditzen zitzaidan, beraz izena eman eta parte hartu egin nuen segituan marraztea zenbat gustatzen zitzaidan gogoratzeko.

Egiten dudan guztiak marrazketan datza, haurrekin orduak marrazten igarotzen ditut eta neure ilobek eta lagun baten alabek oparitu dizkidaten marrazkiak maitasun handiz gordetzen ditut. Batek, adibidez, zetazko fular batera pasatzeko eskakizunarekin egin zidan.

Marrazketa arkatzez da oinarria eta teknika perfekzionatzeko etengabe praktikatu behar da.

Lehenengo pausua paperean egindako diseinua da. Teknika ezberdinak daude zeta margotzeko: batzu azkarrak eta efektu deigarriekin gatzaren erabilpena bezala, fulareen edo blusen atzealde bezala oso politak direnak, eta beste batzu kuadro batean margotzearekin antza handia dute. Lortutakoa beti da bakarra eta errepikaezina.

Shibori deitzen dan teknika hau jantzi eta ohial ebakinetan erabiltzen da batik bat. Hitzak japoniar jatorria du eta “estaldura edo blokeoarekin egindako tindaketa” esan nahi du. Teknika honen bitartez ohialaren zatiak estaltzen dira tindatu ez daitezen.

Estaldura sortzeko hainbat aukera daude: presioa, loturak, almidoizko pasta, etab.

Estaldurak sekuentziatan egin daitezke kolore desberdinetako efektuak lortzeko.

zeta tindatuta edo shibori-ren ereduak

eskuz margotutako zetaren ereduak

Etsy

Donostia Market Plaza

Gora joan